Argitaratze eguna:
16/11/2023
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2023ko azaroaren 16an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeraren 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar agun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Información pública