MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

HASIERA BATEAN ONARTZEA ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN ZERBITZUA EMATEAGATIKO TRIBUTU-IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA ALDATZEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
24/02/2025
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ordenantza aldatzeko proposamena

42. NAO - 2025eko martxoaren 3a

Información pública