MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

EZKABAKO ESKUALDE PARKEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
02/06/2023
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2023ko maiatzaren 25ean egin zuen saioan, akordio hau hartu zituen:

"1.-  Iruñerriko Mankomunitatean, Ezkabako Eskualde Parkearen kudeaketaren eraginetarako, udalerri hauek sartzeari aldejo txostena ematea: Berriobeiti, Berriozar, Antsoain, Iruña, Atarrabia, Uharte, Ezkabarte eta Txulapain.

2.- Ezkabako Eskualde Parkearen kudeaketa-zerbitzuaren titulartasuna hartzea, inolako kasutan hirigintzako eskumena gauzatzea berekin ekarri gabe, udalerri horiek, zerbitzu horrekin lotuta, dauzkaten eskumenak hartuta, hauetarako:

- Plan Estrategikoan ezarrita dauden eta Udalez Gaindiko Plan Sektorialean (UPS) kokatuta dauden proiektuak-planak idatzi, onartu eta izapidetzea, edo Ezkabako Parkea ongi kudeatzeko beharrezkoak diren guztiak, UPS horren arabera.

- Parkean egin beharreko inbertsioak finantzatzeko beharrezkoak dien baliabideak lortzea, edozein erakundetatik.

- Parkea kudeatzeko bitartekoak bilduko dituen bulego teknikoa sortu eta mantentzea.

- Eskualde Parkearen eremuari eragiten dioten proiektuetan, elkarlanean aritzea toki-erakundeekin.

- Ezkabako Eskualde Parkearen baterako kudeaketa zuzenerako beharrezkoa den araudia onartzea.

3.- Ezkabako Eskualde Parkea ongi kudeatzeko beharrezkoa den finantzaketa, 2023ko ekitaldian, zerbitzu honetarako Mankomunitatean sartzen diren udalerrien konturakoa izango da, udalerrietako bakoitzean Parkeak ukitutako biztanleriaren arabera, espedientean jasota dagoenari jarraituta. Hurrengo ekitaldietarako, eta zerbitzuan sartutako udalerriekin finantzaketa-esparru desberdina adostu bitartean, ekarpen berberei eutsiko zaie.

4.- Akordioa jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako. Epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da.

5.- Iruñerriko Zerbitzuak SAri agintzea Ezkabako Eskualde Parkearen kudeaketa behar bezala egiteko jarduera materialak gauzatzeko.

6.- Iruñerriko Zerbitzuak SAk zerbitzuaren kudeaketa zuzena bere gain hartzera bideratutako esepdientea abiaraztea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 85. artikuluaren arabera".

121.NAO - 2023ko ekainaren 8a

Información pública