Deitzailea: Iruñeko Mankomunitatea.
Kontratatze-organoa: Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorra.
Prozedura: Enkantea.
Xedea: Enkante publikoaren bidez (prozedura irekia) Iruñerriko Mankomunitatearen jabetzako lurzati hauek besterentzea: Iruñeko 5. poligonoko 1963, 1964 eta 1965 lurzatiak, Belosogoitiko A unitatea birzatitzeko proiektutik datozen eta A.1.13, A.1.14 eta A.1.15 esaten zaien lurzati eraikigarriei dagozkienak.
Enkantean parte hartzeko eskaintzaren zenbatekoa: 671.816,10 euro.
Bermeen zenbatekoa: 13.436,32 euro.
Eskaintzak aurkezteko epea: 2019/04/05 eta 2019/05/06 artekoa.
Aukezteko tokia: Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorra, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7a (Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen tokiak.

