Energia elektrikoz hornitzea. 2014/PCD-GEN-MCP/000021 txostena
"Energia elektrikoz hornitzea. 2014/PCD-GEN-MCP/000021 txostena" kontratatzeko oinarrizko baldintzak
ENPRESA ESLEIPENDUNAK ETA ESLEITZE ZENBATEKOAK:
I Sorta - Arazuriko HUA = Iberdrola Generación, S.A. = 303.930,00 euro BEZa kanpo
II Sorta - Beste tentsio altuko horniduntza = Hidrocantábrico Energía, S.A.U. = 314.549,00 euro BEZa kanpo
III Sorta - Behe tentsioko horniduntza = Hidrocantábrico Energía, S.A.U. = 282.199,00 euro BEZa kanpo
ESKAINTZAK 2014KO MARTXOAREN 17AN IREKIKO DIRA, 14:00ETAN, CHINCHILLA JENERALAREN KALEAREN 7AN (ELORZ ARETOA) (ROZALEJO MARKESAREN KALETIK SARTU BEHAR DA)
Ezarritako kontsumoak estimatuak direla aintzat hartuta, zenbateko horretan sartuta dago %20 gehiago, gerta litezkeen desbideratzeei aurre egiteko edo beharrezkoa izango balitz kontratutako potentziak aldatzea edo kontratu berriren baten alta egin izatea edo dauden kontratuetakoren baten baja.
Baldintzetan ezarrita dagoen moduan, eskaintza ekonomikoa egingo da aintzat hartuta IET/1491/2013 Agindua, abuztuaren 1ekoa, energia elektrikoaren sarbide-ordainsariak berrikusten dituena. Kontratua hasi aurretik, beharrezkoak diren doikuntzak egingo dira sarbide-tarifetan egon daitezkeen aldaketengatik, besteak beste, IET/107/2014 Agindua, urtarrilaren 31koa, energia elektrikoaren sarbide-ordainsariak 2014rako berrikusten dituena, kontuan hartu beharko baita.

