Ikasgela hori NUPeko ikasgelategiko 2. solairuan dago (eskuinetara). Ikusi honekin batera dagoen IKASGELATEGIKO planoa.
Izangai onartuek maskara eta identifikazio-dokumentua eraman beharko dituzte (NANa, pasaportea edo legez balioduna den beste edozein bitarteko), eta horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen ez dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
Korridoreetan pilaketak sahiesteko, 09:00etatik aurrera, izangai onartuak zuzenean ikasgelara sartuko dira eta adierazten zaien aulkietan eseriko dira, eta behin eserita daudenean identifikazio-dokumentua egiaztatuko da.
COVID-19 gaitzarenak izan daitezkeen sintomak edo kutsatuta egon daitekeelako susmoa edukiz gero, ez joan probetara, zure eta gainerako pertsonen osasunarengatik.
Ez baduzu probetara joan behar, arren bidali mezu elektronikoa mcp@mcp.es helbidera, egoera hori jakin arazteko.

