Argitaratze eguna:
10/10/2024
“Administrazio Nagusiko teknikaria” izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko “Administrazio Nagusiko teknikariaren” lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpena.
Ebazpen hori lotura honetatik deskargatu ahal da:
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Lehenbiziko proba teoriko-praktikoa 2024ko urriaren 29an egingo da, asteartea, 16:00etan, Mankomunitatearen egoitzan (Aduanako Zokoa kalea, 12, Iruñea. Ansoleaga aretoa, beheko solairua).
Izangai onartuek identifikazio-agiria eraman beharko dute (NANa, pasaportea edo legez baliozkoa den beste edozein bitarteko), eta, beraz, baztertuta geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen ez dutenak. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
Deialdiko 5. oinarriaren arabera, epaimahaiaren eraketa-agiria kaleratu da.
Oferta pública de empleo

