MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

BIURRUN-OLCOZ UDALERRIA TAXI ZERBITZUAN SARTZEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
09/06/2020
Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 8an egin zuen saioan, besteak beste, akordio hau hartu zuen:

1.- Aldeko irizpena ematea, taxi zerbitzuari dagokionez, Biurrun-Olcoz udalerria Iruñerriko Mankomunitateari atxikitzeari.

2.- Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako.

3.- Mankomunitateari atxikitzeko izapidea ebatzi eta gero, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatzea has ditzala Biurrun-Olcoz udalerria Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan sartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Mankomunitateko estatutuetako 37. artikuluaren arabera, epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da. Ez bada hala gertatzen, Batzar Nagusiak, gehiengo osoaren bidez, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi beharko ditu eta behin betiko akordioa hartu beharko du.

 Akordioa BN 2020-06-08

144.zk NAN - 2020ko uztailaren 1a

Información pública