MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUKO GIDARI PROFESIONALAREN BAIMENA LORTZEKO XII DEIALDIA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
30/01/2017
Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko probak egitea da deialdiaren xedea. Baimen hori ezibestean lortu beharra dago taxi lizentziaren titular edo soldatapeko gidari izateko.

Eskaerak 2017KO OTSAILAREN 28A ARTE egin ahal izango dira (asteartea), egun hori barne, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalean, 7ean, Iruñean -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-, 08.00etatik 14.00etara, edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dauden bitartekoetako edozienen bidez.

Eskatzen diren dokumentuen artean, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren egiaztagiria dago. Zehazki, taxi zerbitzuko gidare profesionalaren baimena lortzeko probetan parte hartzeagatik ordaindu behar dira, eta bi modu hauetara egin ahal da ordainketa:

- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.

- Kontu zenbaki honetan: ES 67 2100 9161 46 2200124523 edo ES 57 3008 0001 12 2448603924.

Eskaeraz eta ordaindu izanaren egiaztagiriaz gain, eskataileek ondoren zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

1.- Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua (edo bigarren oinarriaren lehen puntuan ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatzen duten dokumentu ofizialak).

2.- Gidaibaimenaren kopia konpultsatua.

3.- Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat paperean edo euskarri digitalean, JPG edo TIF formatuarekin. Bi kasuetan izena eta NAN zenbakia idatzi behar da (argazkiaren atzealdean edo fitxategiaren izenean).

4.- AUKERAKOA: Probak egokitzeko eskatu bada, ahalmen urritasunaren zergatiak eta eskatu diren egilitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako ahalmen urritasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.

LEHEN PROBAKO GAIAK

9/2005 FORU LEGEA, 2005KO UZTAILAREN 6KOA (PDF BEHERA KARGATU)

BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUA ARAUTZEN DUREN ORDENANTZA (PDF BEHERA KARGATU)

BETERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN TARIFAK (PDF BEHERA KARGATU)

BATERAKO TAXI ZERBITZURAKIO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEKO ZERGA ORDENANTZA (PDF BEHERA KARGATU)

KONTABILITATE ETA ZERGA ARLOKO OINARRIZKO ALDERDIAK (PDF BEHERA KARGATU):

- Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.

- Langile autonomoen kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZaren liburuak.

- Fakturaren betebehar formalak.

- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko alderdiak.

BIGARREN PROBAKO GAIAK

BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN INGURUKO ORDENANTZA TEKNIKOA (PDF BEHERA KARGATU)

GEOGRAFIAREN ARLOKO EZAGUTZA:

- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzekuak, zonaldeak...)

- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.

- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagutza (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)

- Zerbitzua emateko egungo ibilbiderik zuzenenak.

Oinarriak osorik daude argitaratuta 2017ko urtarrilaren 30ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (20 zenbakia).

PROBETAN PARTE HARTZEKO ESKAERA BEHERA KARGATU

Beste batzuk