Eskaerak 2014KO MARTXOAREN 6A arte egin ahal izango dira (ostirala), egun hori barne, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla jeneralearen kalean, 7.ean, Iruñean -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-, 08:00etatik 14:00etara, edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dauden bitartekoetako edozeinen bidez.
Eskatzen diren dokumentuen artean, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren egiaztagiria dago. Zehazki, taxi zerbitzuko gidare profesionalaren baimena lortzeko probetan parte hartzeagatik ordaindu behar dira, eta bi modu hauetara egin ahal da ordainketa:
- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.
- Kontu zenbaki honetan: 2100 9161 46 2200124523.
Eskaeraz eta ordaindu izanaren egiaztagiriaz gain, eskatzaileek ondoren zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:
- Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua (edo bigarren oinarriaren lehen puntuan ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatzen duten dokumentu ofizialak).
- BTP gidaibaimenaren kopia konpultsatua.
- Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat paperean edo euskarri digitalean, JPG edo TIF formatuarekin. Bi kasuetan izena eta NAN zenbakia idatzi behar da (argazkiaren atzealdean edo fitxategiaren izenean).
- AUKERAKOA: Probak egokitzeko eskatu bada, ahalmen urritasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako ahalmen urritasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.
LEHEN PROBAKO GAIAK
9/2005 FORU LEGEA, 2005EKO UZTAILAREN 6KOA
(NAO, 84. zk., 2005eko uztailaren 15ekoa eta NAO, 133. zk., 2013ko uztailaren 12koa)
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
(NAO, 15. zk., 2014ko urtarrilaren 23koa)
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN TARIFAK
(NAO, 128. zk., 2013ko uztailaren 5ekoa)
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEKO ZERGA ORDENANTZA
(NAO, 155. zk., 2008ko abenduaren 22koa)
KONTABILITATE ETA ZERGA ARLOKO OINARRIZKO ALDERDIAK
- Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.
- Langile autonomoek kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZaren liburuak.
- Fakturaren betebehar formalak.
- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko alderdiak

BIGARREN PROBAKO GAIAK
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN INGURUKO ORDENANTZA TEKNIKOA
(NAO, 26. zk., 2010eko otsailaren 26koa)
GEOGRAFIAREN ARLOKO EZAGUTZA
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonaldeak...)
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagutza (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)
- Zerbitzua emateko egungo ibilbiderik zuzenenak.
Oinarriak osorik daude argitaratuta 2014ko otsailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

