Argitaratze eguna:
06/11/2024
Administrazio Nagusiko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Administrazio Nagusiko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda egiteko deialdiko lehen proba egin duten pertsonek lortu dituzten behin-behineko puntu-kopuruen zerrenda.
Puntu-kopuruen behin-behineko zerrenda
Deialdiaren 6.2.2. puntuaren arabera, bost egun balioduneko epea abiaraziko da, lortutako emaitzekin lotuta alegazioak egiteko.
Jakinarazi behar da bigarren proba, proba praktikoa, 2024ko azaroaren 22an egingo dela, ostirala, 09:00etan, Mankomunitatearen egoitzan (Aduanako Zokoa kalea, 12, Iruñea: Bileren aretoa, bigarren solairuan).
Identifikazio-agiria eraman beharko da (NANa, pasaportea edo legez baliozkoa den beste edozein bitarteko), eta, beraz, probetatik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen ez dutenak. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
Deialdiaren III. Eranskinean ageri diren araudi-testuak eramatea gomendatzen da.
Oferta pública de empleo

