MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

ETXEKO ETA AUZOKO KONPOSTAJERAKO JARRAIPEN TEKNIKOA. 2014-363 txostena.

Iragarki taula

Lizitazioak

Título de la licitación: 
ETXEKO ETA AUZOKO KONPOSTAJERAKO JARRAIPEN TEKNIKOA. 2014-363 txostena.
Erakunde kontratatzailea: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.
Argitaratze eguna: 
12/11/2014
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 
28/11/2014
Lizitazioaren deskribapena: 

Etxeko eta auzoko konpostajeari jarraipen teknikoa egitea Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan.

Kontratuaren balio estimatua: 
56.628,00 euro BEZa kanpo
Dokumentazioa: 
Informazio gehigarria: 

Erantzukizun Zibileko Asegurua (baldintzetako 14. puntua):

Testu hau kendu egingo da: "Kontratu honen xede diren hornidurak egitearen ondorioz beste batzuei eragiten ahal zaizkien edozein motatako istripuen, kalteen eta galeren erantzulea izango da hornitzailea. Horri dagokionez, enpresa aseguratzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du, erantzukizun zibilagatik (ezbehar bakoitzarengatik), kalte pertsonalekin eta/edo materialekin, gutxienetz 600.000 euroko estaldura duen asegura indarrean dagoela egiaztatzeko".

Eta beste hau jarriko da haren ordez: "Kontratu honen xede diren lanak egitearen ondorioz beste batzuei, baita Iruñerriko Mankomunitateari eta Iruñeko Zerbitzuak S.A. sozietateare ere, eragiten ahal zaizkien kalteen eta galeren erantzulea izango da esleipenduna. Esleipendunak kontratatuko du eta indarrean izango du erantzukizun zibileko aseguru poliza bat, gutxienez 300.000 euroko estaldura duena, barne hartuta esplotazioko erantzukizun zibila, produktuen/lanen ondoko erantzukizun zibila eta erantzukizun zibil patronala. Azken horrek gutxienego muga 300.000 eurokoa izango du biktima bakoitzeko, aintzat hartuta Iruñerriko Mankomunitatea eta Iruñerriko Zerbitzuak S.A. sozietatea eta bietako langileak, hirugarrenak edo beste batzuk esleipendunaren aurrean. Produktuen erantzukizun zibilari dagokionez, lanak amaitu eta gero gutxienez 12 hilabeteko aldi baterako estaldura eman beharko du. Horretarako, zerbitzua eman aurretik, eta kontratu hau gauzatu bitartean epea amaitzen den bakoitzean, aurkeztu beharko du enpresa aseguratzailearen ziurtagiri bat, poliza hori indarrean dagoela eta ordainketa guztiak egunean daudela egiaztatzeko. Esleipendunak bere aseguru etxearekin izenpetutako kontratuak ezartzen duen kalte-ordainaren, frankizien, baztertzeen edo mugatzeen gehieneko mugak ez du inolaz ere baldintzatuko esleipendunaren erantzukizuna".

Eskaintzak 2014ko abenduaren 29an irekiko dira, 11.00tan, Iruñeko Imaz Anaien kalearen lehenean, bigarren solairuan (Irati Aretoa)

Esleitze eguna: 
12/01/2015
Enpresa esleipenduna: 
Hirusta Coop.
Esleitzearen zenbatekoa: 
18.018 euro/urteko BEZa kanpo
Sailkapena: