Agiri hau Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki taulan dago, Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da) eta lotura honetatik behera kargatu ahal da:
Puntu kopuruen zerrenda, pliken arabera
Plikak jendaurrean irekiko dira 2013ko apirilaren 17an, asteazkena, 11:00etan, Mankomunitatearen egoitzan (Kontseiluaren Aretoan). Eta egun horretan bertan, 14:00etan, emaitzak kaleratuko dira, dagokien NANaren arabera, bai Mankomunitatearen egoitzan (Chinchilla Jeneralaren kalean, 7.ean. Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da), eta bai webgunean ere.
Deialdiko hamargarren oinarriaren arabera, titulu egokia eta nahikoa duen mediku elkargokide batek egindako txostena edo ziurtagiria aurkeztu beharko dute gainditu dutenek. Zehazki, txosten edo ziurtagiri horretan egiaztatu beharko du izangaiak ez duela inolako eragozgarri fisiko edo psikikorik, taxilari lanbidea normal gauzatzea eragozten edo zailtzen dionik. Txostena edo ziurtagiria aurkezteko azken eguna maiatzaren 7a izango da (egun hori barne).

