MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO LURRALDE EREMUAN TAXI BAIMEN PROFESIONALA LORTZEKO XV. DEIALDIA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
30/01/2020
Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi baimen profesionala lortzeko probak egitea. Baimen hori eskuratzea ezinbestekoa da taxi lizentzia baten titularra izateko edo soldatapeko gidaria izateko.

Eskabideak 2020ko martxoaren 2 eguna bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea -Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da-), 08:30etik 14:30era, edo 39-2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.

Onartua izateko, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu behar zaizkio, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zenbateko hori bi modu hauetara ordaindu daiteke:

- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.

- Kontu zenbaki hauetako batean:

ES 67 2100 9161 46 2200124523

ES 57 3008 0001 12 2448603924

Eskabideaz gain, interesa duten pertsonek jarrian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

1.- Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko.

2.- AUKERAKOA. Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egikotzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen dokumentuak.


LEHEN PROBAKO GAIAK

 9/2005 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa

 Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua aratzen duen ordenantza

 Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak

 Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza

 Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko ezagutzak:

- Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.

- Langile autonomoek kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak, BEZaren liburuak.

- Fakturen betebehar formalak,

- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko alderdiak.


BIGARREN PROBAKO GAIAK

 Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa

Geografiaren arloko ezagutzak:

- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonetan banatzea).

- Iruñerriko baterako zerbitzurako udalerri nagusietako kaleen ezagutza.

- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak).

- Zerbitzua emateko egungo ibilbide zuzeneak.

Oinarri osiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 20 aldizkaria - 2020ko urtarrilaren 30a

 Probetan parte hartzeko eskabidea behera kargatu