HONDAKINAK BILTZEKO EDUKIONTZIZ HORNITZEA. 2019/SCON-ASU/000031 txostena.
Iruñerriko Zerbitzuak S.A. sozietatearekin (hemendik aurrera, SCPSA) izenpetuko den kontratuaren xedea izango da albotik kargatzeko edukiontziz hornitzea, 3.000/3.400 eta 1.800/2.000 litroko edukierakoak eta etxebizitzetako hondakinen bilketarakoak (gai organikoen frazkioa, ontzien frakzioa, paper-kartoiaren frakzioa eta gainerakoen frakzioa), eta bai eskuz deskargatzeko eta arropa eta oinetakoak biltzeko edukiontziz ere, agiri honetako III. eranskinean jasota dauden norainokoaren eta baldintza teknikoen arabera.
ZATIAK. Kontratuak hiru zati hauek ditu:
- I. zatia: Albotik kargatzeko edukiontziak, 3.000/3.400 litrokoak, ontziak eta papera-kartoia biltzeko (bi motetarako gorputzak berdinak izatea exijitzen da).
- II. zatia: Albotik kargatzeko edukiontziak, 1.800/2.000 litrokoak, gai organikoak eta gainerakoak edo errefusa biltzeko (bi motetarako gorputzak berdinak izatea exijitzen da).
- III. zatia: Arropa eta oinetakoak biltzeko edukiontziak.
AUTOMATIKOKI BALORATZEKOAK DIREN PROPOSAMENAK 2019 UZTAILAREN 22AN IREKIKO DIRA, 9:00 ETAN, JULIAN ARTEAGA KALEAREN 1.EAN, 2. SOLAIRUAN, IRUÑEAN (IRATI ARETOA)

