GAI ORGANIKOEN KANPAINAREN ZABALKUNDEA, 2018. 2018/SCON-AIU/000045 TXOSTENA
Publizitate-espazioak koordinatu eta kontratatzea komunikabide desberdinetan, Iruñerriaren esparruan gai organikoen gaineko herrritarrentzako informazio eta setsibilizazio kanpainari zabalkundea emateko (2018.urtea). Komunikabideak kontratatzeak hauek hartuko ditu barnean: prentsa idatzia eta digitala, irratiko iragarki laburrak eta telebistako iragarkia ematea, kanpoko publizitatea Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuko autobusetan eta markesinetan, eta autobusen barnealdean pertxak kokatzea.
ESKAINTZAK 2018KO IRAILAREN 25EAN IREKIKO DIRA, 12:30ETAN, JULIAN ARTEAGA KALEAREN LEHENEAN, BIGARREN SOLAIRUAN, IRUÑEAN (IRATI ARETOA)
AZALPENAK
1.- Azalpena:
Izenburua: II. eranskinaren aldaketa. Automatikoki balora daitekeen proposamena.
Deskribapena: II. eranskinean, automatikoki balora daitekeen proposamenari dagokionean, 1. zatia dela-eta, taula bat gehitu da prentsa digitalaren kasuan inpaktuen aleko prezioak zehazteko.
Dokumentuak: II. eranskinaren aldaketa, prentsa digitalaren taula barnean hartuta.
2.- Azalpena:
Izenburua: Azalpena, prentsa idatzian espazioak kontratatzea dela-eta.
Deskribapena: Espazioak kontratatuko dira beti Iruñerriko edizioko prentsa idatziko bitartekoan, halakorik badago, eta, ez badago, Nafarroakoan.

