MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

TAXIAREN BAIMEN PROFESIONALA. ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA.

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
27/02/2018
Ebazpen honek Iruñerriko baterako taxi zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua emateko taxi baimen profesionala eskuratzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen du.

Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zehazki, epea martxoaren 6an amaituko da (egun hori barne).

Bi ariketak 2018KO MARTXOAREN 17AN egingo dira, LARUNBATA, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko igasgelategiko 214. zenbakiko gelan. Izangaiek NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.

Epaimahaia eratzeko akta ere eman da argitara.

Epaimahaia eratzeko akta

Beste batzuk