MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

TAXIAREN BAIMEN PROFESIONALA. ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
07/03/2017
Ebazpen honek Iruñerriko baterako taxi zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua emateko taxi baimen profesionala eskuratzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen du.

Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zehazki, epea martxoaren 14an amaituko da (egun hori barne).

Hiru ariketak 2017KO MARTXOAREN 25EAN EGINGO DIRA, LARUNBATA, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 214. zenbakiko gelan. Izangaiek NANa edo indarrean pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo gelditu dira. Horrez gain, bolaluma, arkatza eta ezabagoma eraman beharko dituzte.

Epaimahaia eratzeko akta eta hirugarren ariketa balioztatzeko irizpideak ere eman dira argitara.

Epaimahaia eratzeko akta

Hirugarren ariketa balioztatzeko irizpideak

Beste batzuk