MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

DEIALDIA ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO (A MAILA)

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
14/07/2016
Deialdia, Iruñerriko Mankomunitatean Administrazio Orokorreko Teknikari lanpostua betetzeko (A Maila) aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Ebazpen honen bidez, Iruñerriko Mankomunitatean administrazio orokorreko teknikari lanpostua betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onesten da.
Ebazpena Iruñerriko Mankomunitateko iragarki taulan eman da argitara (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea. Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). Dena den, lotura honetatik behera kargatu ahal da:
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda
Lehen proba 2016ko uztailaren 22an egingo da, ostirala, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 09 ikasgelan. Onartu diren pertsonek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaikoek nahikotzat jotzen duten beste edozein identifikazio agiri. Hartara, beren nortasuna egiaztatzen duten pertsonak edo joaten ez direnak kanporatu egingo dira. Lehenbiziko proba hau egiteko ez da inolako testurik erabili edo kontsultatu ahal izango, ez eta beste materialik ere, soil-soilik mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.

Enplegu eskaintza publikoa