Eskaerak 2016KO MARTXOAREN 2A ARTE egin ahal izango dira (asteazkena), egun hori barne, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalean, 7ean, Iruñean -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-, 08.00etatik 14.00etara, edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dauden bitartekoetako edozienen bidez.
Eskatzen diren dokumentuen artean, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren egiaztagiria dago. Zehazki, taxi zerbitzuko gidare profesionalaren baimena lortzeko probetan parte hartzeagatik ordaindu behar dira, eta bi modu hauetara egin ahal da ordainketa:
- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.
- Kontu zenbaki honetan: ES 67 2100 9161 46 2200124523.
Eskaeraz eta ordaindu izanaren egiaztagiriaz gain, eskataileek ondoren zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:
- Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua (edo bigarrein oinarriaren lehen puntuan ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatzen duten dokumentu ofizialak).
- Gidaibaimenaren kopia konpultsatua.
- Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat paperean edo euskarri digitalean, JPG edo TIF formatuarekin. Bi kasuetan izena eta NAN zenbakia idatzi behar da (argazkiaren atzealdean edo fitxategiaren izenean).
- AUKERAKOA: Probak egokitzeko eskatu bada, ahalmen urritasunaren zergatiak eta eskatu diren egilitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako ahalmen urritasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.
LEHEN PROBAKO GAIAK
9/2005 FORU LEGEA, 2005KO UZTAILAREN 6KOA (NAO 84zk, 2005eko uztailaren 15ekoa eta NAO 133zk, 2013ko uztailaren 12koa).
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA (NAO 50zk, 2015eko martxoaren 13koa).
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN TARIFAK (NAO 128zk, 2013ko uztailaren 5ekoa).
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEKO ZERGA ORDENANTZA (NAO 155zk, 2008ko abenduaren 22koa eta NAO 168zk, 2014ko abuztuaren 28koa).
KONTABILITATE ETA ZERGA ARLOKO OINARRIZKO ALDERDIAK:
- Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.
- Langile autonomoen kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZaren liburuak.
- Fakturaren betebehar formalak.
- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko alderdiak.
BIGARREN PROBAKO GAIAK
BATERAKO TAXI ZERBITZURAKO IRUÑERRIKO EREMUKO TAXI ZERBITZUAREN INGURUKO ORDENANTZA TEKNIKOA (NAO 50zk, 2015eko martxoaren 13koa).
GEOGRAFIAREN ARLOKO EZAGUTZA:
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonaldeak...)
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagutza (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)
- Zerbitzua emateko egungo ibilbiderik zuzenenak.
Oinarriak osorik daude argitaratuta 2016ko otsailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

