GAIKAKO BILKETATIK DATOTZEN PAPERA ETA KARTOIA SALTZEA BIRZIKLATZEKO. 2017/SCON-ASU/002 txostena
Iruñerriko Zerbitzuak S.A. sozietatearekiko kontratuaren xedea da, Iruñerriko Mankomunitatea eratzen duten udalerrien esparruan, gaikako bilketatik datotzen papera eta kartoia saltzea, birziklatzeko erabiltzeko. Halakotzat ulertuko da berreskuratutako papera eta kartoia lehengai moduan baliatzea, paper-orea lortzeko eta ondoren jatorrizko produktua egiteko edo antzeko beste zelulosa-produktu batzuk, baldintza arautzaileetako III. eranskinean jasotako baldintza teknikoen eta norainokoaren arabera.

