-
Argitaratze eguna: 2024-10-10
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko urriaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea.
-
Argitaratze eguna: 2024-10-10
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko urriaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea.
-
Argitaratze eguna: 2024-10-10
“Administrazio Nagusiko teknikaria” izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko “Administrazio Nagusiko teknikariaren” lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpena.
-
Argitaratze eguna: 2024-10-09
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 521/2024 Ebazpena eman du, urriaren 2koa. Ebazpen horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei taxi-zerbitzua hobetzeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onartu da.
-
Argitaratze eguna: 2024-10-09
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 522/2024 Ebazpena eman du, urriaren 2koa. Ebazpen horren bidez, ibilgailu ekologikoak sustatzeko eta taxi-zerbitzuan segurtasun-elementuak eta elementu teknologikoak hobetzeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onartu da.