Interneten http://www.mcp.es/eu eta https://sedeelectronica.mcp.es/eu dominioetarako sarbidea eta horien erabilera arautzen duten baldintza nagusiak biltzen dira lege-ohar honetan. Dominio horien titularra Iruñerriko Mankomunitatea da (hemendik aurrera, MCP), eta datu hauek ditu:
Helbide soziala: Chinchilla jeneralaren kalea, 7. 31002 Iruñea
IFK: P-3112070B
Telefonoa: 948 42 32 42
E-posta: mcp@mcp.es
▪ Egoitza elektronikorako sarbidea erabilgarri egongo da Iruñerriko Mankomunitatearen web ataritik berariazko lotura baten bidez.
▪ Webgune hauetan sartzeak berekin dakar erabiltzaile izaera eskuratzea, hau da, erabiltzaile bihurtzea eta, ondorioz, sartzen den unetik bertatik lege-ohar honetan bilduta dauden baldintza guztiak onartu behar izatea.
Egoitza elektronikoaren titulartasuna eta erantzukizun erregimena
▪ Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen, ekainaren 22koaren, 10.2 artikuluan hitz hauek ageri dira: “Egoitza elektroniko bat ezarriz gero, titularraren erantzukizuna izango da haren bidez irits daitezkeen zerbitzuak eta informazioa osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen”. 3. atalean zehazten du, nolanahi ere, egoitzaren titularra nor den ezagutzeko modua bermatu beharko dela.
▪ Agindu horiek betetzeko helburuarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantzako 7. artikuluak egoitzaren titulartasuna ezartzen du, kudeaketaren eta zerbitzuen arduradunak, eta bai erantzukizunen erregimena ere.
▪ Gerta liteke Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikan beste administrazio publiko batzuetako egoitza elektronikoetarako edo beste organo, enpresa edo erakunde batzuetako webguneetarako loturak egotea, herritarrei Internet bidez informazioa eta baliabideak bilatzen laguntzeko asmoz. Baina Mankomunitatea ez da egoitza elektroniko edo webgune horien titularra eta, horrenbestez, haietako edukien, funtzionamenduaren edo horietara sartzetik edo horiek erabiltzetik erator daitezkeen ondorioen erantzulea ere ez.
▪ Era berean, informazioa emateko helburuarekin edo herritarrei bilaketak errazteko, gerta liteke sarbidea ematea Mankomunitateko webguneko edukietara, egoitzaren zati ez direnetara eta, hortaz, egoitzaren titularraren erantzukizuna aplikatzeko biderik ematen ez duten edukietara.
Web ataria erabiltzeko baldintza nagusiak
▪ Webgunearen bidez, MCPk Mankomunitatearen eta haren zerbitzuen gaineko interes orokorreko informazioa ematen du. Webgune horretan sartzea doakoa da, eta bistaratzeko ez da egin behar, ez harpidetzarik, ez eta erregistrorik ere.
▪ MCPk eskubidea du, edozein unetan eta aurretik abisurik eman behar izan gabe, bere webgunean dagoen informazioa, webgunearen konfigurazioa eta aurkezpena, eta bertara sartzea arautzen duten baldintzak aldatzeko, eguneratzeko, ezabatzeko edo ezeztatzeko. Horrez gain, eskubidea du informazio horretara heltzea mugatzeko edo eragozteko, aldi baterako edo behin betiko, eskuarki edo bakarka, erabakia arrazoitu behar izan gabe.
▪ MCPk eguneratu egiten du webguneko informazioa eta akatsak zuzendu egiten ditu, detektatu orduko. Hala ere, MCPk ezin du bermatu etenik edo errorerik egongo ez denik ez sartzean, ez edukian, eta ez eguneratuta egongo denik, bere kasuan, horiek saihesten, konpontzen edo eguneratzen ahaleginduko bada ere.
▪ Webgunean sartzea eta bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabilera egiten duenaren erantzukizuna baino ez da. MCPk ez dio erantzungo informazio horretan sartzetik edo hori erabiltzetik eratortzen ahal den ondorio, kalte edo oker bakar bati ere. Era berean, MCPk ez du bere gain hartuko erabiltzailearen sistema informatikoari eragiten ahal zaizkion segurtasun erroreen eta kalteen erantzukizunik, webguneko zerbitzu eta edukietara sartzeko erabiltzaileak baliatutako ordenagailuan birusik dagoelako.
▪ Webgune honen, bertako diseinu grafikoaren eta bertan dauden elementu desberdinen jabetza intelektualeko eskubideak MCPren titulartasunekoak dira, baldin eta ez bada beste titulartasun bat adierazten. Webgune honetan dagoen informazioa behar ez bezala edo baimenik gabe erabiltzeak eta jabetza intelektualeko eskubideetan eragindako kalteek legez egokiak diren egintzak gauzatzeko bidea eman dezakete eta, egokia bada, gauzatze horretatik eratortzen diren erantzukizunetarako bidea.
▪ Aurretik MCPren baimen idatzia izan gabe, beste batzuek debekatuta dute beste edozein webgunetan hiperesteka edo lotura bat sortzea MCPren webgunearekin. Nolanahi ere, aurretiazko baimena behar izatetik salbuetsita daude administrazio publikoak eta haiekin lotuta dauden edo haien mendekoak diren erakundeak.
▪ Beste webgune batzuetarako loturak edo hiperestekak jartzen badira, MCPk ez du bere gain hartuko webgune horietako edukietatik eratortzen den erantzukizunik. Gainera, ez du bermatzen haietan birusik edo beste elementurik ez dagoenik, erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentuetan edo fitxategietan aldaketarik eragin dezakeenik, eta, horrenbestez, arrazoi honengatik erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalteren erantzukizuna baztertu egingo du.
▪ Guztiz anonimoa da http://www.mcp.es/eu webgunera egindako bisita, eta ezin da inolaz ere erabiltzaile jakin eta identifikatu bati lotu. Bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzeko maiztasuna aztertu egiten dira, baina webgune honen bidez zerbitzu hobea emateko helburuarekin egiten da.
▪ Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau eta bertako edukiak zuzen eta zilegi erabiltzeko, indarrean dagoen legeriarekin, fede onarekin eta lege-ohar honekin bat eginda, eta ez du erabiliko bitartekorik, baldin eta instalatuta egoten ahal diren eta webguneari eta/edo edukiei kaltea, okerra edo erabiltzerik ez izatea ekartzen ahal dien babes gailuetako edo segurtasun sistemetako edozein ezabatzea, aldatzea, saihestea edo manipulatzea eragiten badu.
▪ Beste batzuek webguneko edukiak bidegabe erabiltzen badituzte, erabilera horien ondorioz, egoki jotzen dituen legezko egintzak gauzatzeko eskubidea izango du MCPk.