MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Hondakinak biltzeko proba pilotua (Azpilagaña eta Artika Berria)

Iragarki taula

Lizitazioak

Datos del trámite

Deskribapena

Probaren helburu nagusia gai organikoen bilketa bereizia handitzea da, egun oker botatzen direnak, nagusiki, gainerakoen edukiontzira, edukiontzi marroira bideratuta.
Esperientzia 2018ko ekainean hasiko da, eta Artika Berrian eta Azpilagaña auzoan kokatuta duden bi eremutan egingo da. Aukeratu diren bi eremu horietan, ‘gainerakoen’ frakzioa biltzeko edukiontzia –gai organikoen bilketarako erabiltzen den modelo berekoa izango da– gris koloreko estalkia eta identifikazioa izatera igaroko da.

Gai organikoetarako eta gainerakoetarako edukiontziak helbide bakoitzari lotutako txartel elektronikoaren bidez irekiko dira. Txartelek erabileraren datuak erregistratzeko bidea emango dute.

HONDAKINAK BOTATZEKO EGUNAK

AZPILAGAÑA: gai organikoak biltzeko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira; ‘gainerakoen’ frakziorako edukiontziak, ordea, asteko lau egun hauetan irekiko dira: astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan.

ARTIKA BERRIA: bi edukiontzi motak egunero ireki ahal izango dira.

EDUKIONTZIA IREKITZEKO SISTEMA

Txartel elektronikoaren bidez gai organikoetarako eta gainerakoetarako edukiontziak irekitzeko, lehenik eta behin, botoia sakatu behar da irekitzeko sisteman. Gero, txartela hurbildu behar da eta une horretan ireki ahal izango da edukiontziaren estalkia.

OHIKO GALDERAK

 

Zer egin behar dut txartela galtzen badut edo hausten bazait?

"Bideratu" lotura erabil dezakezu berria eskatzeko. Txartel berria zure postontzira bidali edo helaraziko dugu, gehienez ere, bi egun balioduneko epean.

Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegora ere joan zaitezke (Navas de Tolosa k. 29, behealdea), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Bertan, txartel berria emango dizute

 

Zer egin behar dut Azpilagañako eremuan bizi banaiz, etxean pixoihalak erabiltzen baditugu eta gainerakoen edukiontzia egunero ireki behar badut?

Aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuan, zure txartela berriro programatzeko eta, hartara, ‘gainerakoen’ frakziorako edukiontzia egunero irekitzeko, eta ez soilik probarako ezarri diren lauretan. Aurretiko hitzordu hori lotura honetan eska dezakezu. Hitzorduaren eguna eta ordua berresteko, sms mezu bat bidaliko dizugu. Bulegoetara etortzen zarenean, txartelak ekarri beharko dituzu, berriro programatu ditzagun. Zerbitzu honetarako aurrez aurreko arreta emateko gure ordutegia 08:30etik 14:30erakoa da, astelehenetik ostiralera.

 

Zer egin behar dut gai organikoetarako edukiontzia irekitzeko orain dudan giltzarekin?

Gorde egin behar duzu, proba pilotua amaitzean informazio zehatzagoa eman bitartean.

Erakunde kudeatzailea: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.
¿Te ha servido esta información?