Datos del trámiteDeskribapena Nafarroako Gobernuak jaulkitako familia ugariaren titulua iraungitzen den unean iraungitzen dira familia ugarientzako garraio txartelak, eta, beraz, blokeatuta gelditzen dira berriro kargatzeko. Zerbitzu honen bidez, berritzea eskatu ahal izango duzu, iraungi baino hilabete lehenagotik, familia ugariaren titulu berria aurkeztuta. BERRITZE ERRAZA Izapideak arindu ahal izateko, ‘berritze erraza’ egin daiteke. Interesdunaren onespena izanik, Mankomunitateak nortasunaren eta familia ugariaren agiriaren datuak kontsultatu ahal izango ditu, eta, beraz, ez dira aurkeztu beharko txartela berritu behar den bakoitzean. DokumentazioaFamilia ugariaren titulua Txartela jaulki denetik 14 urte bete dituzten kide guztien nortasun agiria (Nortasun Agiri Nazionala, egoiliar txartela, pasaportea edo gidabaimena) eta bere egunean aurkeztu ez zutena. Nola bideratu?"Orain bideratu" botoia sakatu, formularioa bete eta eskatutako agiri guztiak gehituta. Berritzea barnean egingo da, txartel beraren gainean, eta bideratu denetik 48 eta 72 ordu igaro bitartean hartuko du indarra. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko MankomunitateaTramitar ahora ¿Te ha servido esta información? Bai13Ez23¿Te ha servido esta información?