Datos del trámiteDeskribapenaEz badituzu paperean jaso nahi zure kontraturen baten edo guztien fakturak, bi aukera hauek dituzu: Posta elektronikoz jasotzea:nahikoa da helbide elektroniko bat ematea eta faktura elektronikoa PDF formatuan jasoko duzu. On lineedo sarean kontsultatzea: NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala baduzu (irakurri informazioa), zure esku izango dituzu zure faktura guztiak eta nahi duzun guztietan kontsultatu, behera kargatu edo inprimatu ahal izango dituzu. Aukera hau hautatzen baduzu, SMS bat bidali ahal dizugu faktura berri bat sortzen den bakoitzean. Bi kasuetan, faktura horiek eta posta arruntaren bidez jasotakoak balio bera dute. -Komunikazioa eta fakturak jasotzeko era aldatu:Korreoa beste helbide batetan jaso nahi baldin baduzu sakatu "orain bideratu" eta eskaera orria bete. -FACE ZERBITZUA: Fakturak FACe plataformaren bidez jaso nahi badituzu, “Orain bideratu” botoian klik eginda eskatu beharko duzu eta “Kontabilitateko bulegoa”, “Organo kudeatzailea” eta “Unitate bideratzailea” ataletako datuak idatzi beharko dituzu. Zure IFK Nafarroako Gobernuarena bada, gainera, “Esleipen kodea” idatzi beharko duzu. Nola bideratu?Sarean bidedatzea: “Izapideak bideratu ziurtagiriarekin” edo “Izapideak bideratu ziurtagiririk gabe” aukerak sakatu, formularioa bete eta eskatzen diren dokumentuak gehitu behar dira. Egoitza fisikoan bideratzea (AURRETIK ORDUA ESKATU BEHAR DA): Beharrezkoak diren dokumentuak eraman behar dira Mankomunitateak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetara. Bulego horiek Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean. ORDUTEGIA. Kontratuaren titularra bazara, Telefonoz deituta eta bankuko txartelaren zenbakia emanda; 948 42 32 42 telefonoan, 08:30 eta 18:00 artean, astelehenetik ostiralera. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.